Baltoro Muztagh

Baltoro Muztagh
Datu orokorrak
Mendirik altuenaK2
Garaiera8.611 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak35°53′N 76°31′E / 35.88°N 76.52°E / 35.88; 76.52
MendikateaKarakorum
Estatu burujabe Pakistan
Pakistanen banaketa administratiboaIparraldeko Eremuak

Baltoro Muztagh (txinera tradizionalez: 巴爾托洛慕士塔格山; txinera sinplifikatuz: 巴尔托洛慕士塔格山; pinyinez: Bā'ěrtuōluò Mùshìtǎgé Shān) Karakorum mendikateko azpimendikate bat da. Pakistango iparraldeko Gilgit-Baltistan eskualdea eta Txinako ipar-mendebaldeko Xinjiang lurraldearen artean banatua dago. Bere gailurrek Pakistan-Txina muga osatzen dute.

Mendikate honetan gailurrarik garaiena K2 da (8.611 metro), munduko bigarren mendirik garaiena, eta Hamalau Zortzimilakoetatik beste hiru mendi ere bertan daude: Gasherbrum I, Broad Peak eta Gasherbrum II.

Mendikate honetako ipar eta ekialdean Baltoro glaziarra dago.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy